Larraioz Rental´s

Larraioz Rental´s

Ongi Etorri Euskal Herrira!

Bilatu

Euskal Herria, euskeraren sehaska

Euskal Herria, Kantauri itsasoko kostaldean kokatzen den erkidegoa da eta tradizio kultural sendoak ditu, gastronomia ospetsua eta hizkuntza, euskara, hizkuntza erromanikoen aurretik dagoena. Gaur egun, oraindik hitz egiten den Europako hizkuntzarik zaharrena da eta kontinentearekiko hizkuntza isolatu bakarra da, horregatik, Euskal Herriak mundu osoko hizkuntzalari, antropologo eta historialarien jakin-mina piztu du. Paleolito garaitik, badirudi euskaldunek beti okupatu dituztela lurralde horiek, Unesco-k Gizateriaren Ondare izendapena emandako Santimamiñe, Ekain eta Altxerri haitzuloetako labar-pinturak ikusita.

Badirudi, bisigodoen edo musulmanen inbasioak ez zirela Bizkaia edo Gipuzkoara iritsi, nahiz eta haien kostaldeak seguraski, bikingoek suntsitu. Aro Modernoan, Kantauriko portu nagusiek osatzen zuten Kofradiatik, Amerikako aurkikuntzan parte hartu zuten ontzi eta tripulazioak atera ziren, horien artean Hondarribia, Donostia, Getaria eta Bermeokoak, non nabigatzaile eta esploratzaile handiak bilakatu ziren itsas jakintzan.

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Euskal Herriak hazkunde handia izan zuen Espainiako industria iraultzaren hasierako guneetako bat izateagatik, eta honek, Espainiako beste eskualde batzuetatik inmigrazio handia jasotzea ekarri zuen eta jatorrizko euskaldunekin batera, gaur egungo Euskal gizartea sortu da. Erkidego txikia izan arren, I + G jardueretan gastu portzentaiarik handiena izan duen autonomía da eta, Europako eskualde aberatsenetakoa da.


Esperientzia ahaztezina ingurune paregabean

Eskeinitako ostatuak, ez dira aukeratu ingurune paregabeetan daudelako soillik, hau da, Kantauri itsaso ikusgarriaren ondoan eta maiteminduko zaituzten paisaietatik gertu, honez gain, egonaldiaren txoko guztiak hobetzen saiatu gara eta arreta berezia jarri diegu erosotasun osoa eskaintzeko.

- Aldez aurretik, jakin ezazu, ostatuak osorik alokatzen direla, hau da, zu eta zure senide edo lagunentzako soilik direla.

- Adituen laguntzarekin eta sakon garatutako COVID-19 pandemiari buruzko jarraibideei esker, garbitasuna eta segurtasuna bermatzen ditugu.

- Kokapen zoragarrian daude, hiriak eskaintzen duen guztitik gertu, hondartzatik oinez bi pausoetara eta leku historikoetatik minutu batzuetara.

- Paisaia natural ederretara eta inguruko herri eta hirietara inguratzeko aukera ematen duten komunikazioak dituzten etxebizitzak prestatu ditugu.

- Irisgarritasuna kontuan hartzen dugu, jabetzetara, eskailera edo maldarik gabeko sarbideekin.

- Etxean gustura gelditu nahi izanez gero, gure apartamentuek, oporretarako alokairu modernoen behar garrantzitsuenetako bat dute, Wi-Fi seinalea, baita telebista, liburuak eta joko bat.

- Gure aholkularitza eskeintzen dizugu, esperientzia edo gertaerarik galdu ez dezazun, eta honela, lurrean nahiz itsasoan egiten diren jarduerak aprobetxa ditzazun, beti, oroitzapen ahaztezinak eskuratuz.

- Elkarte Gastronomikoen arima jarraituz, zure eskura edari, entremes eta goxokien zerrenda jartzen dugu, beti ere, etxeko kutxatilan, zuk hartutakoa idatzi eta ordaintzen baduzu.

Emisio gutxiko gunea Donostian

Kontuan izan Donostia Emisio Baxuko Gunea (LEZ) duen hirietako bat bihurtu dela, kutsatzaile-maila handiak isurtzen dituzten ibilgailuen zirkulazioa mugatuta dagoen hiri-eremua, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko. Horrek esan nahi du sartzeko, webean minutu gutxitan prozesatzen den baimen bat izan behar duzula:
https://www.donostia.eus/ataria/es/web/ige/autorizaciones

ONGI ETORRI NOMAD DIGITALAK!!

Coworking guneak, Wi-Fi fidagarria eta abiadura handikoa, ostatuetan gune zabal eta lasaiak eta deskonektatzeko eta ondo pasatzeko alternatibak. Donostia hiri kultura, arte eta musikagatik, kultur ekitaldi zabalagatik, aparteko gastronomiagatik, hondartzagatik eta talasoterapiagatik nabarmentzen den hiria da. Zure bizimoduaren parte da guztia.

Ospetsuarekin omendu gaituzte

Traveller Review Awards 2024

Traveller Review Awards urteko aitorpen programa bat da, aparteko abegikortasuna saritzen duena, bidaiariek egonaldiaren ondoren uzten dituzten balorazioen arabera.

Ilusioa egiten digu sari hau jasotzearen ideiak, pauso bat haratago joan ginen aldi guztiak adierazten dituelako, bidaiari-lagunei esperientzia bereziak eskaintzeko eta oroitzapen ahaztezinak emateko.

Langile hurbilak eta atseginak, dekoratu eta zaindutako apartamentu batek xehetasun txikien luxua eta ingurune paregabea eskaintzen ditu aldea.

Booking.com bidaia digital plataformari eskerrak eman nahi dizkiogu bere bereizketagatik. Gure gonbidatuak mimatzen jarraitzeko ahal den guztia egingo dugu.



Ordainketa onartzen dugu

txartel elektronikoa

    

Galde iezaguzu!!

WhatsApp +34 623 380 572

©2025 Larraioz Rental´s Eskubide guztiak erreserbatuak - footer.whitelabel.textfooter.whitelabel.lodgify